
OMENA
Omena OM + omena- tik jaiotzen da.
Euskeraz ohorez esan nahi du.
Amaren gorputzari, loturari, maitasunezko elikadurari egindako omenaldia
Edoskitzea elikatzea baino askoz gehiago da: begiradak, laztanak eta lokarri ikusezin bat dira, hartualdi bakoitzean ama eta haurra lotzen dituena. Bularrarekin, biberoiarekin edo biak konbinatuta, garrantzitsuena da une hori patxadaz, samurtasunez eta konfiantzaz bizitzea.
Pack honek zure ongizatea lehentasun bihurtzeko funtsezkoa den guztia barne hartzen du:
-
Biberoi antikolikoa, amaren titiburua imitatzen duen eta umetxoaren hurrupaketara egokitzen den tetinarekin, denborarekin aldatu beharrik gabe.
-
Banbuzko muselina, leuna, arina eta larruazalarekiko errespetuzkoa, hurbiltasun-une bakoitza estaltzeko, babesteko edo laguntzeko ezin hobea.
-
Edoskitzaroko kuxina, hartualdietan laguntza eta erosotasuna emateko diseinatua, zu eta zure haurra zainduz.
-
Edoskitze-koadernoa, zure aliaturik onena hartualdiak idazteko, bularrekoak edo biberoizkoak izan ziren eta zure umetxoaren oinarrizko beharrak ere erregistratzeko, hala nola pixa eta kakak.
Zenbatekoa: 85 €

Edoskitzea lasaitasunez, konfiantzaz eta maitasunez bizitzeko gonbidapena da.




